Geure lantegia dugu Hondarribiko Gabarrari kalean; bertan artisau-eran egiten ditugu gure ogiak eta gozoak. Labea zola erregogorrekoa da (energia elektrikoz berotzen den harria), hori dela eta gure ogiak modu klasikoan egiten dira. Horren ondorioz urre koloreko azalean zerealaren zapore guztiak garatzen dira.
Gure artisau-ogia oinarrizko elikagaia da, batere gantzik ez duena, aberatsa karbohidratoetan, proteinetan, zuntzean, bitaminetan eta gatz mineraletan.
Ore amari esker gure ogiek ematen dituzten karbohidratoak kalitate handikoak dira, hau da, poliki xurgatzen dira eta ez dute gailur gluzemikorik sortzen.
Ogi zuriak ez bezala, gureak krema kolorekoak edo ilunxeagoak dira, hain zuzen ere gure irinek zereal-alearen kopuru handiagoa dutelako (zahia, endospermoa eta ernamuina); horrek, eta ore amak, hartzidura luzeak eta gehigarri ezak, eragiten dute gure ogiak oso elikagarriak izatea.
Gure irinak Gaztelako eta Frantziako errotetatik datoz. Bi errota horiek kalitatearekin konprometitutako errotak dira. Esperientzia handiko errotak dira, kalitate- eta osasun-irizpideetan oinarritutako proiektuak dituztenak. Batez ere harrian ehotako irin ekologikoak eskuratzen ditugu, oso irin bereziak, gure ogiei oso ezaugarri zehatzak ematen dizkietenak. Gainera gari-alearen ernamuin guztia ematen dute, alegia gariaren mineralak, bitaminak eta proteinak dauden osagaia.
Gure ogiek 9 gramo gatz dute ogi kilo bakoitzeko (% 0,9)
AMONA MARGARITA OKINDEGIAN ore ama naturala lantzen dugu, eta horrekin 6 ogi berezi egiten ditugu, gehigarririk gabeak eta eskuz eginak, irin ekologikoaz, urez eta gatzez soilik.
Erabiltzen dugun ore ama geuk egina da eta egunero freskatzen dugu. Geuk landutako ore natural horrek ematen dizkie gure ogiei hain bereziak diren zapore- eta usain-ezaugarriak, eta iraunkorragoak izatea eragiten du.



